Kontextu historikoa

1917-1949, Britainia Handia:

1917an Londreseko agintariek Al-Quds* haienganatzen empirio Otomanoa erortzean. Honek Suez-eko kanalaren ekialdea segurtatzea eta eskualde estrategiko bat haienganatzea bermatzen die.

Ber urtean gertazen da Balfourren deklarazioa: Arthur James Balfour, Britaina Handiko kanpo harremanetarako idazkariak, Walter Rothschild, Zionismo federazioaren buruzagiari zin egiten dio:

“Gobernamenduak Juduen nazioa Palestinan eratzea baikortasunez ikusten du, eta bere eginbide hoberenak erabiliko ditu helburu horren erresteko”

1922an Nazioarteko erakundeak -garaian Nazioarte Jendarte moduan izendatua zena- Palestina lurraldearen administratzeko mandatoa onartzen dio Bretainia Handiari.

-Palestinarrak kolonialismoaren pare altxatzen: 1919an lehen matxinada. Jaffatik Palestina osora hedatu zen altxamendu herritarra: Nablus, Haifa…

-Judu sionistek erakunde paramilitarrak sortzen: Hagana, Irgun, Lehi. Hiru erakunde paramilitarrek 1920tik-1948ra Palestinako herrietan izua hedatzen. Talde paramilitar horiek Britainia Handiko armadan formakuntza militarra segitzen dute. Enrolamendu horrekin, entrenamendu eta armamendu biziki garatuak ukanez. Bigarren gerla mundialan Britainia Handiarekin parte hartzen dute.

1948an Britainia Handiak mandatua uzten du, Nazioarteko Erakundeak lurraldea beregain hartu orduko, David Ben-Gurion Zionismo koordinaketaren buruak Israel estatua deitzen duten estatu juduaren ezartzea deklatzen du. Nazioaretko erakundeak lurraldearen %55-a juduei emaiten (Israel) eta %45a palestinarrei. Orduko, Israel estatuak erakunde paramilitar sionistak seguritate nazionalaren buru ezartzen dituzte.

1948, AL NAKBA (Katastrofea, arabearrez):

Erakunde paramilitarrek garbiketa etnikoa areagotzen: 531 herrixka errautsetaraino suntsitzen (eskolak, merkatuak, etxeak…). Palestinar populakuntzaren sarraski masiboaren ondorioz, 800 000 palestinar doaz ihesi (2,5 milioi biztanlerengain), errefuxiatuz inguruko herrietan.

Urteen medioz, kolonialismoak segitu eta gaur-egun 7 milio palestinar errefuxiatuak dira: 2 milioi Zisjordania eta Gazaren artean eta 5 milioi Palestinatik kanpo.

1967, AL NAKSA (Porrota, arabearrez):

Kolonialismoak aurrera segitzen duela, Israelek jadanik lurraldearen %78 kontrolatzen du. Baina inbasio integrala helburu, 1967an, 6 eguneko gerla eramaiten du Gaza ta Zisjordania (Al Quds barne) inbaditzen. Arabear estatuek harrezgero Palestinarrak bertan behera uzten. Israelek, lurralde okupatuen militarisazioa hasten eta bertako baliabide naturalak kontrola hasten, batez ere uraren kontrola eta lurrena.

PAE (OLP): Palestinarren askapenerako erakundea sortzen da. Jordanian eta Libanonen errefuxiatuak. Horren aurrean Jordaniako (1968) eta Libanoneko (1980) jazarpenak.

1987-1991, Lehen Intifada:

Palestinarren altxamendu herritarra: Herri ttipietatik hiri handietaraino herritarrak kalera ateratzen eta altxatzen okupazioaren aurka. Israel gainditua errepresioa ezin aplikatuz nahi bezala.

1992-1997, “Israel 2020 Master Plan” eratzen:

Judaisazio eta garbitze etnikorako plangintza: Israeleko gobernuak helburu hau 2020an burutua izaiteko zer egin behar duten aztertzeko kontratatzen dute ikerle talde zabal bat 1992an. 18 txosten ateratzen (soilik Al Quds-en estrategiarentzat 900 horrialde). Ikerlan horren eramaiteko: lehen fasean 250 Israeldar profesional (Akademiakoak, Ministerioak, Sektore pribatukoak, Sindikatuak, militarrak eta gobernuz konpoko erakunde batzuk) aritu dira. Ateratako panfletoak hiru ardatz nagusi ditu Israeldar nazional planerako: 1) Gerla giroa, 2)Bake giroa, 3)Israel eta judu komunitateak munduan zehar.

Mundu osoko unibertsitateko ikerleek parte hartu dute aztertze eta plangintza eratze hortan. Parte hartu duten profesoreak unibertsitate hauetatik datoz: Dublin & Walberg unibertsitatea Dinamarkan, Hawaii Cambridge unibertsitatea, KTH Suedian,Toskopeh unibertsitatea Japonian, Nijmegen unibertsitatea Herri Beheretan, Lilleko unibertsitatea Frantzian, Harvad Estatu Batuetan eta Teknikal unibertsitatea Alemanian.

 PARALELOKI “BAKE” AKORDIOAK…

1993 (Oslo I), 1995 (Oslo II), Osloko Akordioak, Palestinarrentzat hondamena:

  1. Errefuxiatuen itzuleraren promesa.
  2. A, B eta C eremuen banaketa Zisjordanian. C Israelen autoritatepean (ur gune eta lur hoberenak haienganatuz, gune urbanisatuak A eremu utziz). Zisjordanian kolonien eratzeko eta baliabide naturalen kontrola hartzeko.
  3. Kolonizazioaren gorakada : Osloko Akordioetatik gaur egunera 500.000 kolono gehio.

2000-2006, Bigarren Intifada:

Palestinarren bigarren altxamendua: Bigarren intifada.

2006, Palestinar parlamentuari blokeoa:

Palestinarrek haien parlamenturako bozkatzen. Parlamentua osatua da herritarren bozen arabera baina Nazioarteko estatuek parlamentua ez onartzen: 2006tik gaur arte, palestinar autoritateak, exekutiboak dena manatzen: parlamentarien hautuei elkor ta Israelen nahienpean segitzen. Presoen artean: 3 ministro, 34 parlamentari.

Hiru sarraskiak Gazan:

Gaza, historian zehar erresistentzia leku nabarmena da. Erresistentzia zapuzteko eta bertako baliabideak kontrolatzeko Isralek 3 sarraski eramaiten batak bestearen ondotik. Azkena 2014eko udaran. Helburuetan hirugarren intifada/erresistentzia zapuztea.

  • 2200 hil
  • Ur eta argi hornikuntzak erasotuak (bertan palestinarrek haien elektrizitate propioa zuten hor arte Israeletik pasa gabe)
  • 700 000 hektareen lurra suntsitu

Belaunaldiak beharko dira berreskuratzeko. Genozido bat da. Politikalki, Hamassen hiru buru erahilak.

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s